Gliese katalogoa

Gliese katalogoa Wilhelm Gliesek (eta ondoren, baita ere H. Jahreissek) 1957an, 1969an eta 1993an bildutako hurbileko izarren hiru katalogoetako edozeinen ohiko izena da. Katalogoko sarrerak GI edo GJrekin hasten dira. Gliese katalogoa Eguzki-sistematik 25 parsec edo 81,5 argi urte baino gutxiagora dauden izarrak biltzen saiatzen da. Honela, 0,0390 edo gehiagoko paralaje trigonometrikoa duten izar guztiak agertzen dira, fotometria edo beste metodo batzuen bidez izarra askoz distantzia handiagora dagoela argi egon arren.

1.0 eta 965.0 arteko zenbakiak bigarren ediziokoak dira, Catalogue of Nearby Stars (1969). Hauen barnean, zenbaki osoek lehen edizioan agertzen ziren izarrak ordezkatzen dituzte, banatzaile dezimala zutenak izar berriak bigarren edizioan sartzeko erabili ziren bitartean jatorrizko ordena hautsi gabe. 9001 eta 9850 arteko zenbakiak 1970eko Extension of the Gliese Cataloguekoak dira. 1000 eta 1294 arteko zenbakiak, 2001 eta 2159 artekoak bezala, Nearby Star Data Published 1969-1978 gehigarrikoak dira. 1000 eta 1294 arteko sarrerak gertuko izarrenak diren bitartean, 2001 eta 2159 artekoak "ustez" gertuko izarrenak dira. 3001 eta 4388 arteko zenbakiak Preliminary Version of the Third Catalogue of Nearby Starsekoak dira (1991). Katalogoaren bertsio hau hasierakoa deitua izan zen arren, oraindik erabiltzen da. Bertsio horretan agertzen ziren 3803 izarretatik gehienek jada bazuten GJ zenbakia, baina bazeuden baita ere 1388 oraindik zenbakirik gabe. Azken hauek izendatzeko beharrak 3001 eta 4388 arteko numerazioa ekarri zuen ondorio bezala.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy